XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Bat bederik!.

Larunbatez Correo-n eta igandez Constancia-n bi euskelzalek euskeraz zerbaitso esan digute.

Ez batak, ez besteak, diyete esker aundirik zorko albistari oyetako ezarleai.

Bi idazleak egin zitzaketen, berak berenez, eta egingo zituzten noski (asi berriyak baitira) uts-okerren batzubek, baña lan ayetan agertu ziran ainbat ez.

Ese bear zanean zeta, zeta-ren bearrez ese, ka-ren tokiyan te, or zerabilzten imprentero-ak.

Berezirik etorri bear zuten itzak alkartubaz, izki tsikiz aundiya, aundiya tsikiz ordainduta....

¿Bezterik zer? Milla biyurkeri.

Ezagun da Constancia eta Correok beren ezartegiyetan euskeldunik ez daukatela.

Guk eskatzea asko balitz, eskatuko giniyeke beñ ezik berrogei aldiz, egunero ta belauniko, ardura geseagorekiñ euskerazko lanak egingo liyetekenen bat deitu dezatela, euskerari zor zayonaren erdiya (guziya ezin balitz) egiteko.

Bi albistariyen artean langille bat bederik.

¿Eziñ artu al dezake ezartegitik datozen aurreneko gayak zuzentzeko neke pittina gure izkuntza ikasten dabiltzan oyetatik batek edo bestek?.

Eluke ezer galduko nere ustez; edozer gauzetan baño geyago aurreratu liteke lan orrekin euskeran.

Euskera ondatu nai digute arrotzak eta bertakoak, erdeldun eta Eusko-erriyan jayo diran askok: agiz oyetsek diyote gorrotorik geyena gure izkuntzari.

Esango dute au t'ori; agertu naiko zaizkigu ziñez maite balute lez, bañan barrenen besterik daukatela.

Goazen beraz gu ayek nai ez duten alderonz; ayek aruntza dijoazenean, gu onuntz; ayek onuntza badatoz, gu aruntza.

Baikoitzak bere neurriz lanari bekiyo.

E. I.